XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PRAKTIKA TANTRIKOA

Maithuna edo erritozko koitoa bost zati dituen zeremonia luzeko azkena da.

Bost eme edo panca-makara deitzen diote zeremoniari.

Hasierako fasean madya (ardoa), matsya (arraina), mamsa (haragia) eta mudra (ale xigortua) hartzen dira.

Elikagai horiek guztiak afrodisiakotzat hartzen dira eta lehen hirurak hinduek ofizialki debekaturik dituzte.

Ondorioz, panca-makara borroka-teknika tantrikoen adibide gisa aipatzen da.

Ahalik eta estasi gorenena ahalik eta bitarteko apalenekin lortzeko premia da (ikus halaber 237. or.).

Seguru asko hasierako helburua atsegin hartzea (berez bidezko helburu tantrikoa da) zuen portaeraren arrazionalizazio modernoa izango da.

VIII. eta IX. mendeetan, arraina, ardoa eta haragia (batez ere txerri-haragia) luxuzko jakiak ziren.

Baliteke bost emeen erritoa kasten arteko diferentziak ezabatzeko prozesu tantrikoaren parte izatea (ikus 237-239. orr.), baina baliteke tantrazaleari aberatsen esku baino ez zeuden esperientziak eskaini nahi izatea.

Maithunarako prestatzeko ganja (cannabisa) eta datura ere har daitezke, baina erritozko eta deboziozko koito kontzentratuaren bidez baizik lor ez daitekeen estasiaren lagin tentagarria eskaintzeko besterik ez.

Tantrek garbi uzten dituzte maithunaren arriskuak.

Praktikatzen duenak heroiaren (vira) moduan (zalantza, beldur edo haragikeria sentitu gabe) portatu behar duela ohartarazten dute.

Fededun bat linga-puja eskaintzen ari da yoni batean loreak linga-eran ipinita. Multzoak Siva eta Shakti adierazten ditu eta gizonezko zein emakumezko izaeren batura ere bai.